Mugi zaitez

Gizartearekin konprometitu, gizartearen garapenari lagundu. Mugi zaitez, bolondresa izan zaitez

2010-01-20

Euskadiko gazteak lankidetzan

Urtero, Eusko Jaurlaritzak antolatzen du "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa.
Programa honetan, Euskal Herriko gazte gustiek, Hego Amerikara edo Afrikara joateko aukera dute, lankidetza lanak egiteko.
Programa honetan partehartzeko eskaera, martxoan egin behar da.
Interesatuta bazaudete, sartu Web orri honetan.

hemen behean, uzten dut bolondres batek idatzi zuen bizipen bat. Berak Mozanbiken egon zen eta ikusten den moduan, oso bizipen polita izan zen berarentzat.

Ametsak, ilusiok, desioak, nahiak, urduritasuna... den dena biltzea lortu nuen Barriara joan gineneko asteburu horretan.

"Mozambique"ra nihoala esatean berriz, sentsazio guzti hoiek bikoiztu egin ziran.

Handik hilabete batetara guztiz prest nengoen nire ametsetako bidaia egiteko. Afrika, ezezaguna den heinean erakargarria eta ni bera ezagutzera nihoan, aukeratua izan bainintzen.

Heldu ta inpresioa gogorra izan zen baina espero bezalakoa. Egunak pasa eta hasiera batean ezezaguna zana familiarra izatera pasatu zen. Hasiera batean beldurgarria zenak segurtasuna trasmititzen zidan. Hasiera batean dibertigarria zana aspergarria izatera bihurtu zen. Sentsazio guzti hauek hor zeudenean eta jakin nahia pil-pilean geneukala, aste bete bakarrik geratu eta geunden etxea zaindu beharra tokatu zitzaigun. Momentu honetan hasiera bateko ilusioak, ametsak, desioak, nahiak eta urduritasunak bere indarra galdu zuten eta frustrazio sentsazioagatik aldatu nituen.

Hasiera bateko dena, ezerezeratz hurbiltzen zegoen. Proiektua ez zen espero nuena, jendea ere ez, ingurua ere ez, boluntarioak ere ez... Frustrazio guzti honetan momentu oso onak ere bizi nituen noski, baina deskordinazioa eta beharrezkoa ez nintzelaren ustera heldu nintzenean (hasieratik hori jakin arren momentu batzuetan beharrezkoa bihurtzen da beharrezkoa sentitzea) dei bat izan nuen honantz etortzeko non lan bat eskaintzen zidana, pentsatu gabe baietz esan nuen.

Orain hemen nagoela "Mozambique"n bizitako esperientzia guzti horrek, gauza asko sortu ditu nire barnean, batez ere, hemen dudan guztiarekin, orain, zoriontsua naizela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Zer guztatuko litzaizuke komentatzea?