Mugi zaitez

Gizartearekin konprometitu, gizartearen garapenari lagundu. Mugi zaitez, bolondresa izan zaitez

2010-01-20

Bolondres izatea, eskultismoaren arloan

Eskaut mugimenduak 1907. urtean sortu zenetik, ezinbesteko lekua hartu du heziketa ez-formalaren garapenean bai mundu mailan, bai Espainia mailan.

MSC-ek (Movimiento Scout Catolico) Espainiako eskultismoaren (eskultismoa, eskauten mugimendua da) ordezkari nagusi bezala komunitatean lan egiten du Itunberriarekin bat egiten duen bake kultura bermatzeko, norbanako kulturaren sustraiak sendotzeko, eta besteenganako errespetua garatzeko. Gure ekintzarik adierazgarrienak adierazten duten bezala, gure inguruaren zaintza eta mantenuan aitzindariak gara. Horregatik, merkantilistak ez diren elkarbizitzarako, ikasi eta hezitzeko moduak posible direla aldarrikatu nahi dugu. Gazteek heziketarekin eta gizarte konpromisoarekin daukaten lotura hau, MSC-ren nortasun adierazpen nagusia da.

MSC-a, 1961. urtean eratu zen. Espainiako estatuaren eskaut katolikoen elkarteen federazioa da eta norbanakoaren heziketa integralaren mugimendu bat bezala definitzen da. Ez da identifikatzen inolako alderdi politikoekin eta ere ez ideologia polotiko batekin. MSC-aren helburu nagusia libreak, arduratsuak, irekiak, solidarioak eta kritikoak diren pertsonak hezitzea da. Guzti hau lortzeko, heziketa aktiboa, pertsonalizatua, sormenezkoa eta erabilgarri bat proposatzen du.

Mila eskaut arduradunak, borondatez lan egiten dute urtero, justu, libre iraunkor eta solidarioa den gizarte baten eraikuntzan konprometituta dauden gazteak hezitzeko. MSC-ren barruan, hamabost elkarte daude, haien artean “Euskalerriko Eskautak”, Euskal Herriko eskaut taldeek osatzen dugun elkartea.
Eskultismoaren misioa, gazteen heziketan laguntza ematea da, eskauten legeetan eta promesan oinarrituta dauden baloreen sistema baten bidez. Mundu hobe bat eraikuntzen laguntzen dute, non norbanakoak autorrealizatzen da eta gizartean paper konstruktibo bat jokatzen du.

Hau lortzeko, hurrengo aspektuetan oinarritzen gara:
- Haien formakuntza urteen luzeeran, hezkuntza prozesu ez-formalean tartekatzea.
- Metodo espezifiko bat erabiltzea, bakoitzak norbanakoaren garapenean agente printzipala izateko.
- Printzipio espiritualetan, pertsonaletan eta gizarte printzipioetan oinarrituta dauden balore sistema bat ezartzen laguntzen.

Neska-mutilak egiten diren ekintzetan protagonistak sentitzen dira. Giza eta Kultur Animazioan sartzen diren esparru guztietan bezala, espazioa oso garrantzitsua da. Horregatik ekintza hauek, gehienetan edo ahal den guztietan, naturarekin kontaktuan sentitu gaitezkeen lekuetan egiten dira. Jokoaren bidez, talde-lanaren bidez eta komunitateari zerbitzua ematen, haurrak eta gazteak, pertsona konprometituetan eta herritar arduratsuetan bihurtzen dira.

Eskaut metodoa, adar (adarrak, eskaut talde baten barruan adin berbereko neska-mutilak osatzen duten talde txikiak dira) bakoitzaren neska-mutilen ezaugarrietara egokitzen da. Adarrak eta adar bakoitzean sartzen diren adinak, hurrengo hauek dira.
- Koskorrak (8 urtetik, 10 urtera arte) Espainiako beste lurraldeetan, “Castores” deitzen dira.
- Kaskondoak (10 urtetik, 12 urtera arte) “Lobatos”.
- Oinarinak (12 urtetik, 14 urtera arte) “Rangers” edo “Guías”.
- Azkarrak (14 urtetik, 16 urtera arte) “Pioneros”.
- Trebeak (16 urtetik, 18 urtera arte) “Rutas”.
- Prozesua amaitzean, monitorea izatera pasatzen zara. Hemen ere bakoitzaren garapena pertsonala landu ahal da baina maila ezberdin batean.

Eskaut mugimendua, 1907. urtean hasi zen, Robert Baden Powell, britainiar armadako jeneralak, Ingalaterrako Brownsea Island delakoan lehen kanpalekua egin zuenean. Ehun urte pasa eta gero, eskultismoa presente dago 216 lurraldeetan eta badauka 28 milioi baino gehiago neska-mutil, gazte eta arduradun, Baden Powell utzi zuen mezua transmititzen. Azken 20 urteetan, Eskaut Mugimendua bikoiztu ditu kideen partehartzea. Hazkunde honen zati handiagoa, garapenean dauden lurraldeetan egon da.

Guztiontzat irekita dagoen bakezko kultura batean inplikatzen gara. Kultura hau laguntasunean eraikitzen da eta tolerantzia eta aniztasuna indartzen du. Egoten garen leku guztietan natura eta bakearen aldeko konpromiso bat hartzen dugu eta besteei laguntzeko gaitasunak eta trebetasunak praktikan jartzen ditugu. Xede baten alde mugitzen eta dibertitzen gara eta kide izate sentimendua daukagu. Honek eragiten du, gure sentimendua mundu osotik transmititzeko prest egotera.

Eskaut mugimendua, ez du inoiz bakarrik lan egiten. Mugimenduarekin zerikusirik daukan beste elkarteekin sarean dago eta zenbait kanpaina edo proiektu egiten dira elkarrekin.
- CICE (Conferencia Internacional Católica de Escultismo) lotura ematen dio eskultismoari, eliza katolikoarekin.
- Espainiako Gazte Kontseiluan ere parte hartzen du bai kontseiluetan, bai proposatzen diren kanpainetan.
- Gizarte akzioko ONG-ko kontseilu estatalean parte hartzen du. Haien helburu nagusia, gizartearen partehartzea, garapenean dauden lurraldeetan sustatzea da.
MSC-ren barruan dauden elkarteak, ere bai daukate laguntzazko akordioak erakunde edo organismo ezberdinekin. Esate baterako, Euskalerriko Eskautak, “Cáritas Diocesana”, “Plataforma Pobreza Cero” eta bestelako erakundeekin elkar lan egiten du.

Painoletaz aparte, beste sinboloak ere badaude eskaut taldeeta, zeinek era erakargarri batean,ditugun baloreak transmititzen laguntzen digutenak: totemak, lis lorea, agurra,…

Baina artikuluan agertzen diren gauza guztiak (baloreak, metodologia,..) bi hitzetan laburtzen dugu. Sinbologiaren atal bat bezala kontutan hartzen dugu eta oso inportanteak diren bi hitzak dira: BETI PREST

Baden Powell utzi zuen azken mezua esaten duen bezala, Beti Prest laguntzeko, bizitzeko eta mundua aurkitu dugun bezala baino hobeto uzteko.

Artikulu hau egiteko informazioa, MSC-ren "memoria" aldizkaritik, "Goitibera" aldizkaritik, MSC-ren web ofizialatik eta "Euskal Herriko Eskautak"-ren web oficialetik aterata dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Zer guztatuko litzaizuke komentatzea?