Mugi zaitez

Gizartearekin konprometitu, gizartearen garapenari lagundu. Mugi zaitez, bolondresa izan zaitez

2010-01-21

Tutoriala

Hemen daukazue tutorial bat, aplikazio meteorologiko bat nola sartzen den blog batean jakiteko.
Tutorial honen egileak Tamara Garcia eta ni (Jaione Gonzalez) gara.
Espero dut zuentzat baliagarria izatea.

Altruismoa diapositibetan

Aurretik, Alñtruismoari buruzko informazio batzuk eman ditut.
Orain, power point bat sartzen dut, aurreko informazioa eta beste informazio batzuekin.
Disfruta ezazue.

Sarrera honetan, uma saharauiak hartzen dituzten familia boluntarioei buruzko power point bat sartuko dut. Oso interesgarria da eta gurasoren bat irakurtzen badu, agian animatzen da uda honetan saharaui bat hartzera.

2010-01-20

Bilatzen, bilatzen

Informazioa bilatzen, Colombian egon den neska baten blog batekin topatu naiz.
Neska honek, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen lankidetza beka bat lortu zuen eta blog honetan, izan dituen bizipenak idatzi zituen.
oso blog interesgarria da, espero dut nik bezala disfruatzea.

http://bilbopereira.blogspot.com/
Pasaden astean, klaseko bi kide (Alazne Arriba eta Mireia Cifuentes) eta hirurok, Emakume txinatarren egoerari buruzko Multimedia bat aurkeztu genuen.
Hemen ikus dezakezue, aurkeztutako bideoa.

Elkarrizketa bat

Bolondres bati, elkarrizketa txiki bat egin diot, zer sentitzen duena hobeto jakiteko












Izena Adina Bolondresa non
Dani 25 urte Eskaut talde batean


- ¿Qué es para ti ser voluntario?
- Para mi ser voluntario, basicamente es dar todo lo que tengo sin esperar nada a cambio
- ¿Como compajinas tu trabajo con el ser voluntariado?
- Trabajo en un sitio donde los horarios son bastante inflexibles, por lo tanto lo llevo mal. Pero hago todo lo que puedo para estar ahi con mi equipo.
- ¿Como transmites a tus chavales, el sentimiento altruista?
- Pues con mis acciones de cada dia y sobretodo cuando estoy con ellos. Haciendoles ver el tipo de vida que llevo y lo que consigo con ello.
- ¿Cómo llevas tu lema "beti prest" en tu vida cotidiana?
- La verdad es que no lo se. Creci siendo eskaut y siempre lo he sido y la verdad que no me considero mal eskaut. Así que supongo que siendo como soy. Yo llevo el lema a cada sitio que voy.

Mila esker Dani

Gure mundua, Zure akzioa

Hona hemen, Gurutze Gorriak egin duen bideo bat, jendea kontsientziatzeko, sentsibilizatzeko eta animatzeko bolondresa izatera. Bideoa motza da, baina niri, behintzat asko esaten duenta iruditzen zait.

Bolondres izatea, eskultismoaren arloan

Eskaut mugimenduak 1907. urtean sortu zenetik, ezinbesteko lekua hartu du heziketa ez-formalaren garapenean bai mundu mailan, bai Espainia mailan.

MSC-ek (Movimiento Scout Catolico) Espainiako eskultismoaren (eskultismoa, eskauten mugimendua da) ordezkari nagusi bezala komunitatean lan egiten du Itunberriarekin bat egiten duen bake kultura bermatzeko, norbanako kulturaren sustraiak sendotzeko, eta besteenganako errespetua garatzeko. Gure ekintzarik adierazgarrienak adierazten duten bezala, gure inguruaren zaintza eta mantenuan aitzindariak gara. Horregatik, merkantilistak ez diren elkarbizitzarako, ikasi eta hezitzeko moduak posible direla aldarrikatu nahi dugu. Gazteek heziketarekin eta gizarte konpromisoarekin daukaten lotura hau, MSC-ren nortasun adierazpen nagusia da.

MSC-a, 1961. urtean eratu zen. Espainiako estatuaren eskaut katolikoen elkarteen federazioa da eta norbanakoaren heziketa integralaren mugimendu bat bezala definitzen da. Ez da identifikatzen inolako alderdi politikoekin eta ere ez ideologia polotiko batekin. MSC-aren helburu nagusia libreak, arduratsuak, irekiak, solidarioak eta kritikoak diren pertsonak hezitzea da. Guzti hau lortzeko, heziketa aktiboa, pertsonalizatua, sormenezkoa eta erabilgarri bat proposatzen du.

Mila eskaut arduradunak, borondatez lan egiten dute urtero, justu, libre iraunkor eta solidarioa den gizarte baten eraikuntzan konprometituta dauden gazteak hezitzeko. MSC-ren barruan, hamabost elkarte daude, haien artean “Euskalerriko Eskautak”, Euskal Herriko eskaut taldeek osatzen dugun elkartea.
Eskultismoaren misioa, gazteen heziketan laguntza ematea da, eskauten legeetan eta promesan oinarrituta dauden baloreen sistema baten bidez. Mundu hobe bat eraikuntzen laguntzen dute, non norbanakoak autorrealizatzen da eta gizartean paper konstruktibo bat jokatzen du.

Hau lortzeko, hurrengo aspektuetan oinarritzen gara:
- Haien formakuntza urteen luzeeran, hezkuntza prozesu ez-formalean tartekatzea.
- Metodo espezifiko bat erabiltzea, bakoitzak norbanakoaren garapenean agente printzipala izateko.
- Printzipio espiritualetan, pertsonaletan eta gizarte printzipioetan oinarrituta dauden balore sistema bat ezartzen laguntzen.

Neska-mutilak egiten diren ekintzetan protagonistak sentitzen dira. Giza eta Kultur Animazioan sartzen diren esparru guztietan bezala, espazioa oso garrantzitsua da. Horregatik ekintza hauek, gehienetan edo ahal den guztietan, naturarekin kontaktuan sentitu gaitezkeen lekuetan egiten dira. Jokoaren bidez, talde-lanaren bidez eta komunitateari zerbitzua ematen, haurrak eta gazteak, pertsona konprometituetan eta herritar arduratsuetan bihurtzen dira.

Eskaut metodoa, adar (adarrak, eskaut talde baten barruan adin berbereko neska-mutilak osatzen duten talde txikiak dira) bakoitzaren neska-mutilen ezaugarrietara egokitzen da. Adarrak eta adar bakoitzean sartzen diren adinak, hurrengo hauek dira.
- Koskorrak (8 urtetik, 10 urtera arte) Espainiako beste lurraldeetan, “Castores” deitzen dira.
- Kaskondoak (10 urtetik, 12 urtera arte) “Lobatos”.
- Oinarinak (12 urtetik, 14 urtera arte) “Rangers” edo “Guías”.
- Azkarrak (14 urtetik, 16 urtera arte) “Pioneros”.
- Trebeak (16 urtetik, 18 urtera arte) “Rutas”.
- Prozesua amaitzean, monitorea izatera pasatzen zara. Hemen ere bakoitzaren garapena pertsonala landu ahal da baina maila ezberdin batean.

Eskaut mugimendua, 1907. urtean hasi zen, Robert Baden Powell, britainiar armadako jeneralak, Ingalaterrako Brownsea Island delakoan lehen kanpalekua egin zuenean. Ehun urte pasa eta gero, eskultismoa presente dago 216 lurraldeetan eta badauka 28 milioi baino gehiago neska-mutil, gazte eta arduradun, Baden Powell utzi zuen mezua transmititzen. Azken 20 urteetan, Eskaut Mugimendua bikoiztu ditu kideen partehartzea. Hazkunde honen zati handiagoa, garapenean dauden lurraldeetan egon da.

Guztiontzat irekita dagoen bakezko kultura batean inplikatzen gara. Kultura hau laguntasunean eraikitzen da eta tolerantzia eta aniztasuna indartzen du. Egoten garen leku guztietan natura eta bakearen aldeko konpromiso bat hartzen dugu eta besteei laguntzeko gaitasunak eta trebetasunak praktikan jartzen ditugu. Xede baten alde mugitzen eta dibertitzen gara eta kide izate sentimendua daukagu. Honek eragiten du, gure sentimendua mundu osotik transmititzeko prest egotera.

Eskaut mugimendua, ez du inoiz bakarrik lan egiten. Mugimenduarekin zerikusirik daukan beste elkarteekin sarean dago eta zenbait kanpaina edo proiektu egiten dira elkarrekin.
- CICE (Conferencia Internacional Católica de Escultismo) lotura ematen dio eskultismoari, eliza katolikoarekin.
- Espainiako Gazte Kontseiluan ere parte hartzen du bai kontseiluetan, bai proposatzen diren kanpainetan.
- Gizarte akzioko ONG-ko kontseilu estatalean parte hartzen du. Haien helburu nagusia, gizartearen partehartzea, garapenean dauden lurraldeetan sustatzea da.
MSC-ren barruan dauden elkarteak, ere bai daukate laguntzazko akordioak erakunde edo organismo ezberdinekin. Esate baterako, Euskalerriko Eskautak, “Cáritas Diocesana”, “Plataforma Pobreza Cero” eta bestelako erakundeekin elkar lan egiten du.

Painoletaz aparte, beste sinboloak ere badaude eskaut taldeeta, zeinek era erakargarri batean,ditugun baloreak transmititzen laguntzen digutenak: totemak, lis lorea, agurra,…

Baina artikuluan agertzen diren gauza guztiak (baloreak, metodologia,..) bi hitzetan laburtzen dugu. Sinbologiaren atal bat bezala kontutan hartzen dugu eta oso inportanteak diren bi hitzak dira: BETI PREST

Baden Powell utzi zuen azken mezua esaten duen bezala, Beti Prest laguntzeko, bizitzeko eta mundua aurkitu dugun bezala baino hobeto uzteko.

Artikulu hau egiteko informazioa, MSC-ren "memoria" aldizkaritik, "Goitibera" aldizkaritik, MSC-ren web ofizialatik eta "Euskal Herriko Eskautak"-ren web oficialetik aterata dago.

Altruismoa

Jarrera berdin bat beste batzuk onuratzen baditu arrazoi desberdin askori erantzun dezake. Horregatik beharrezkoa da jarrera altruista eta jarrera prosozialen artean desberdintzea.

- Jarrera altruistak dira beste batzuk onuratzen dituztenak efektu positiboak mantenduz edo sortuz. Jarrera mota hau aurrera eramaten duten pertsonak borondatez egiten dute eta ez dute inolako errekonpentsarik jaso gabe.
- Jarrera pro sozialak borondatez egiten diren jarrera guztiak dira. Bakarrik efektuak hartzen dira kontutan. Beraz, jarrera altruistak jarrera pro sozialak izan daitezkela baina jarrera pro sozialak ez dira beti jarrera altruistak.

Behin ezberdintasuna argituta, esan behar dugu zaila dela bi jokaera hauek ezberdintzea, bakoitzaren asmoa jakin ahal ez dugulako. Jokabide altruista gauzatzen duen pertsonak, gehienetan ez daki zein den jokabide horretara eramaten duen faktorea.

Beraz: Altruismoa, besteei on egiten duen jokabidea da, bolondres eran egiten dena, eta egiten duenak bere onerako ezer ez badu jasotzen.

Bolondresen Dekalogoa

Ser voluntario es pensar y vivir de otro modo
Ser voluntario es integrarse en una acción organizada
Ser voluntario es sentirse portador del inédito viable
Ser voluntario es cargar la voluntad de acción y la acción de determinación transformador.
Ser voluntario es pisar a fondo en la tierra de la exclusión para conocerla, saborearla y responder con conocimiento de causa.
Ser voluntario es creer que los pasos del camino por andar son más importantes que la llegada.
Ser voluntario es vivir la rebeldía como valor en desuso y asumir la contra-cultura de la solidaridad.
Ser voluntario es tener los ojos abiertos y los oídos atentos para no acostumbrarse al quejido de quien sufre y para atisbar los mecanismos que general la fábrica de la exclusión.
Ser voluntario es saber contar con el límite propio y comunitario y aceptar que nuestra aportación es significativa, pero modesta.
Ser voluntario es ser personalista y comunitario.

Euskadiko gazteak lankidetzan

Urtero, Eusko Jaurlaritzak antolatzen du "Euskadiko Gazteak Lankidetzan" programa.
Programa honetan, Euskal Herriko gazte gustiek, Hego Amerikara edo Afrikara joateko aukera dute, lankidetza lanak egiteko.
Programa honetan partehartzeko eskaera, martxoan egin behar da.
Interesatuta bazaudete, sartu Web orri honetan.

hemen behean, uzten dut bolondres batek idatzi zuen bizipen bat. Berak Mozanbiken egon zen eta ikusten den moduan, oso bizipen polita izan zen berarentzat.

Ametsak, ilusiok, desioak, nahiak, urduritasuna... den dena biltzea lortu nuen Barriara joan gineneko asteburu horretan.

"Mozambique"ra nihoala esatean berriz, sentsazio guzti hoiek bikoiztu egin ziran.

Handik hilabete batetara guztiz prest nengoen nire ametsetako bidaia egiteko. Afrika, ezezaguna den heinean erakargarria eta ni bera ezagutzera nihoan, aukeratua izan bainintzen.

Heldu ta inpresioa gogorra izan zen baina espero bezalakoa. Egunak pasa eta hasiera batean ezezaguna zana familiarra izatera pasatu zen. Hasiera batean beldurgarria zenak segurtasuna trasmititzen zidan. Hasiera batean dibertigarria zana aspergarria izatera bihurtu zen. Sentsazio guzti hauek hor zeudenean eta jakin nahia pil-pilean geneukala, aste bete bakarrik geratu eta geunden etxea zaindu beharra tokatu zitzaigun. Momentu honetan hasiera bateko ilusioak, ametsak, desioak, nahiak eta urduritasunak bere indarra galdu zuten eta frustrazio sentsazioagatik aldatu nituen.

Hasiera bateko dena, ezerezeratz hurbiltzen zegoen. Proiektua ez zen espero nuena, jendea ere ez, ingurua ere ez, boluntarioak ere ez... Frustrazio guzti honetan momentu oso onak ere bizi nituen noski, baina deskordinazioa eta beharrezkoa ez nintzelaren ustera heldu nintzenean (hasieratik hori jakin arren momentu batzuetan beharrezkoa bihurtzen da beharrezkoa sentitzea) dei bat izan nuen honantz etortzeko non lan bat eskaintzen zidana, pentsatu gabe baietz esan nuen.

Orain hemen nagoela "Mozambique"n bizitako esperientzia guzti horrek, gauza asko sortu ditu nire barnean, batez ere, hemen dudan guztiarekin, orain, zoriontsua naizela.

Gurelur


Gurelur, ingurumen naturalaren alde doan elkarte bat da, Nafarroan kokatuta.Zenbait priektu egiten ditu: energia eolikoaren sendopena, Roncasballes-eko migrazio zentrua,...
Gurelurko jarduera gehienak bazkideek egiten dituzte, taldearen profesionalen koordinazioaren pean, hauek prestatu eta begiztatzen dituztela. Haiekin praktikak egiten dituzten ikasleen lana era badaukate, kredituak lortzeko edo egiten dituzten jarduerei esker bere ikasketak osatzeko.

Gurelur elkartearen zenbait jardueretan parte hartu nahi dituzten pertsonen laguntza ere onartzen dute beti. Laguntzeko ingurune ikasketarik ez da beharrezkoa, bakarrik inguruneagatik lan egiteko gogoak izatea.
Carlos Castaño eta Inmaculada Maiz egindako "ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" artikuluaren hausnarketa bat da ondoren irakurriko duzuena. Espero dut baliagarria izatea.

Azken hamarkada honetan, Industriaren gizartetik, Ezagutzaren gizartera pasatu egin gara. Gizartearen transformazio hau Globalizazioari esker gauzatu da. Teknologiaren arlotik aldaketa asko egon dira eta hori, aspektu kulturalean ere eragin du. Internet, adibide hoberena izan daiteke eragin hau azaltzeko, hainbat erabilerarako balio duelako: lanerako, aisialdietarako, informazioa aurkitzeko,…
Gaur egun, ez da nahikoa irakurtzeko gai izatea edo jakintza finko batzuk edukitzea. Etengabeko ikaskuntza bat izan behar dugu pesrtsona guztiok, gizarte bazterkeria ez ekiditzeko. Gai izan behar gara jasotzen dugun informazioa, ezagutzan bihurtzeko. Informazio hori jasotzeko interneten bidez, garapen teknologiko asko aurki ditzazkegu: blog-ak, podcast-ak,…eta ikaskuntzaren arloan ere bai aurkitzen ditugu aurrerapen teknologikoak, Google Escolar, besteak beste.
Horregatik, Europar Batasuneko agirian, Ordenagailuak erabiltzea oso komenigarria dela pertsona guztientzat esaten dute.